Zestoa-Elgoibar mendi irteera antolatu du iganderako Agiro Mendi Klubak

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 8a

Txangoa egin nahi dutenek Zestoako kiroldegian eman beharko dute izena ostirala baino lehen. 07:30ean abiatuko dira Zestoatik eta 14:30ean itzuliko dira, autoz edo autobusez.

Zestoa-Elgoibar mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak iganderako, hilak 12, eta irekita dago txangoan izena emateko epea. 07:30ean abiatuko dira mendizaleak Zestoako gurutzetik, eta 14:30ean itzuliko dira herrira, autoz edo autobusez. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek ostirala baino lehen eman beharko dute izena kiroldegian, eta irteeraren prezioa txangoan apuntatzen den jende kopuruaren araberakoa izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide