Zestoako erdiguneko hainbat etxebizitzatan termitak azaldu direla ohartarazi du udalak

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 7a

Termitak azaldu dira Zestoako erdiguneko egurrezko egitura duten hainbat etxebizitzatan. Hori adierazteko, oharra kaleratu du Zestoako Udalak.

Zestoako Udalak ohar bat kaleratu du ohartaraziz herriko erdiguneko hainbat etxebizitzatan termitak azaldu direla. Udalaren arabera, egurrezko egitura duten zenbait etxetan azaldu dira azken urtean. Horregatik guztiagatik, egiturazko egitura duten etxebizitzetako etxejabeei etxeen egitura begiratzeko eskatu die erakundeak, "beraien etxebizitzan termitarik ez dagoela egiaztatzeko".

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide