Zestoan merkatari elkartearen Gabonetako zozketak baditu saridunak

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 7a

18.847 izan da Zestoan merkatari elkartearen Gabonetako zozketako zenbaki sariduna. Bigarren eta hirugarren sariaren zenbakiak, aldiz, 29.161 eta 26.768 dira, hurrenez hurren.

Urtero legez, Gabonetako zozketa egin du Zestoan merkatari elkarteak, eta dagoeneko jakinarazi dituzte zozketako zenbaki saridunak zein diren. Atzo, hilak 6, egin zuten zozketa Zestoan merkatari elkartekoek, eta guztira, herriko dendetan gastatzeko 1.800 euro banatu dituzte.

18.847 izan da zenbaki sariduna, eta 1.000 euroko saria bereganatu du irabazleak; ordezko zenbakia, berriz, 11.677 da. Bigarren sariaren (500 euro) zenbaki sariduna 29.161 izan da, eta ordezkoa, 23.870; hirugarren sariaren (300 euro) zenbaki sariduna, aldiz, 26.768 zenbakia izan da, eta ordezkoa, 29.526.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide