Hotza izanagatik, harrera beroa egin diete Errege Magoei Zestoan

Maialen Etxaniz 2020ko urtarrilaren 5a

Arratsalde gau partera, eguna iluntzearekin batera iritsi dira Errege Magoak Zestoara, zaldi gainean. Urtero bezala, zestoarrek ilusioz hartu dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta giro hotza egin badu ere, harrera beroa egin diete. 18:15 aldera iritsi dira Errege Magoak Zestoara, eta ordurako herritar ugari zituzten zain Akoako aldapan. Handik hasi da Kabalkada, eta aurreneko geldialdia San Juan egoitzako Milagrosa kaperan egin dute, Jesusi mirra, urrea eta intsentsua emateko. Kabalkadan aurrera jarraituta, Errege Magoek gozokiak banatu dizkiete beraien zain zeuden dozenaka haur eta gaztetxori, eta Gisasola egoitzan egin dute bigarren geldialdia. Bertako egoiliarrei opariak eman dizkiete Errege Magoek, eta Zestoako Udal Musika Bandako lagunek hainbat Gabon abesti eskaini dizkiete, giroa alaituz. Handik, Zestoako herriko plazara joan dira, eta han haurren eskutitzak jaso dituzte Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide