Zestoako EH Bilduk batzar irekia egingo du bihar

Urola Kostako Hitza 2020ko urtarrilaren 3a

Agintaldi honetarako eta hurrengoetarako erronkei aurre egiteko herritarrak "guztiz beharrezkoak" direla eta, bileran parte hartzera animatu ditu koalizioak zestoarrak. 10:00etan elkartuko dira, Kultur Etxean.

Zestoako EH Bilduk batzar irekia egingo du bihar, larunbata, Zestoa hobetzeko proposamenen lanketa eta erabakiak hartzeko jardunaldia izenburupean. Koalizioak azaldu du agintaldi honetarako eta hurrengoetarako bide emateko "erronka handiak" dituela esku artean. EH Bilduk ahalik eta zestoar gehienekin batera egin nahi die erronka horiei aurre, eta horregatik, herritarrak "guztiz beharrezkoak" direla nabarmendu dute. "Herritarren iritzia ezinbestekoa zaigu aurrera egiteko", esan dute. Bihar, 10:o0etan elkartuko dira, Kultur Etxean.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide