II. Portale Mus Txapelketa jokatuko dute urtarrilaren 3an Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 30a

Portale Mus Txapelketaren bigarren edizioa izango da urtea hastearekin batera, Zestoan. Urtarrilaren 3an, ostirala, jokatuko dute txapelketa, eta egun horretako 22:00etan irekiko da izen-ematea.

Jokoan hasiko dute zestoarrek urtea, urtarrilaren 3an, ostirala, II. Portale Mus Txapelketa egingo baitute. Egun horretako 22:00etan irekiko dute txapelketan izena emateko epea, eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko da. 22:30ean hasiko da lehia.

Guztira, bost sari izango dira parte-hartzaileentzat:

  • 1. saria: 200 euro eta txapela.
  • 2. saria: 100 euro.
  • 3. saria: Bi pertsonentzako afaria.
  • 4. saria: Hamaiketakoa bi pertsonentzat.

Horrez gain, parte-hartzaile guztien artean zozketak egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide