Arratsaldean heldu dira Olentzero eta Mari Domingi Zestoara, 18:30 inguruan. Hainbat eta hainbat ume zain zuten Lau iturrin, eta denak batera kalejiran plazarantz joan dira. Han, haur eta gaztetxoek beren oparien eskariak egin dizkiete biei ala biei. Ikazkinak eta Mari Domingik, berriz, gozokiak eman dizkiete plazara agertu diren ume guztiei.
Hona hemen arratsaldeko argazki bilduma: