Leok'k talde zestoarrak kontzertua eskainiko du hilaren 27an, ostiralean, Zestoan. Udaletxeko arkupetan izango da emanaldia 19:30ean hasita, eta Alferrik baita disko berriko abestiak joko dituzte bertan. Durangoko Azokako Ahotsenea gunean aurkeztu zuen Leok'k bere disko berria, eta Zestoakoa izango da urtea amaitu baino lehen emango duten kontzertuetako bat.