Errege Magoen kabalkada antolatzeko talde berri baten bila ari dira Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 23a

Zestoako Errege Magoen kabalkada antolatzen duen taldeak datorren urtean egingo du azken aldiz desfilea, eta talde berri baten bila dabiltza.

Zestoako iazko desfileko argazki bat.

2020. urtea ate joka dugun honetan, Errege egunaren bezperan Zestoan egiten duten kabalkada antolatzeko talde berri baten bila ari dira. Izan ere, orain arte kabalkada antolatzen zuen taldeak datorren urtean utziko dio eginkizun horri. Desfilea antolatzen laguntzeko interesa duenak, orain arteko taldearekin jarri beharko du harremanetan; besteak beste, kabalkada antolatzeko dirulaguntzen inguruko berri izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide