Zoroperi eguna ospatuko dute abenduaren 26an Zestoan. Dagoeneko festa egun horretako egitaraua prestatu dute udalak eta herriko eragileek. Goizean goizetik hasita hainbat ekitaldi izango da Zestoan.
Zoroperi eguneko egitaraua:
- 09:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
- Goizean, XXX. Barazki eta fruta lehiaketa, Urolako XXII. Ezti Lehiaketa nahiz XXI. Zestoako Gazta eta Sagardo Lehiaketa.
Erlezaintzari buruzko beste ekitaldiak: Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa, 12:30etik aurrera azalpenak emango dituzte. Erlauntzako produktuen dastaketa eta haurrentzako tailerrak.
Zestoako eta kanpoko artisauak eta salmenta postuak, Zoroperi eguneko azokaren barruan.
- 11:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak, kalejiran.
-11:30-13:00. Photocall saioa torilean. Baserritar janztea eskatu dute.
-12:00. Herriko trikitilariren emanaldia, plazan.
-12:00. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
- 12:45. Barazki, fruta, ezti, gazta eta sagardo lehiaketetako sari banaketa.
- Jarraian, trikitilariak.
- 13:00. Matxismoaren aurkako performancea, plazan. Bargaztak talde feministak deituta.
- Ondoren, gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.
- 14:00. Baba jana, Gaztetxean.
- 17:15. Denok kiroldegira kalejiran txarangak lagunduta.
- 17:30. Kirol jaialdia, kiroldegian, Zestoako Pilota Elkarteak antolatuta. Herritarren arteko pilota partidak eta herri kirol saioa, Arria V.a eta Zaldua Otaegiren eta Txapartegiren kontra.
- 18:00. Teleipuina, umeentzako txotxongilo ikuskizuna, Kultur Etxean.
- 19:30. Gabenara plaza taldea, udaletxeko arkupeetan, afalordura arte.
- 22:00. Gabenara plaza taldearen emanaldia.