Zestoako 3Z taldeak antolatuta, Ekonomia sozial eraldatzailea, etorkizuna bermatuko digun orainaldia hitzaldia izango da bihar, hilak 17, Zestoako Portale kultur elkartean, 19:00etan hasita. Olatukoop-eko kide Beñat Irasuegi izango da hizlaria, eta ekonomia sozial eraldatzailearen ertzak izango ditu hizpide biharko solasaldian.