Zestoako Gaztelekuak Costajump-era irteera antolatu du hilaren 30erako

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 12a

DBHko gaztetxoek izango dute joateko aukera eta astelehena baino lehen eman behar da izena, Gaztelekuan bertan.

Gabonetako oporraldirako hainbat ekintza prestatu du Zestoako Gaztelekuak, eta horietako bat da abenduaren 30erako, astelehena, DBH ikasten ari direnentzat antolatu duen irteera.

Urbil merkatalgunean dagoen Costajump jolas parkera joango dira egun horretan Zestoako gaztetxoak; 15:00etan irtengo dira Gurutzetik, eta leku berera itzuliko dira 19:00etarako. Izena emateko epea irekita dago eta joan nahi dutenek datorren astelehena baino lehen eman behar dute izena Gaztelekuan, 16 euro ordainduta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide