Grises taldea agertokietara itzuliko da datorren urtean

Urola Kostako Hitza 2019ko abe. 12a, 09:56

Zestoako taldeak sare sozialen bidez jakinarazi du erabakia. Diskoa ere kaleratuko du 2020. urtean. Joan zen apirilean iragarri zuen Grisesek atseden hartuko zuela

Grises musika taldea agertokietara itzuliko da 2020. urtean. Hala iragarri du Zestoako taldeak sare sozialetan. Are gehiago, eszenara itzuli ez ezik, 2020an diskoa ere kaleratuko duela jakinarazi du taldeak.

Joan zen apirilean iragarri zuen Grisesek atseden hartuko zuela, Gato por liebre abestiaren bideoklipa kaleratzearekin batera. Hamar urteko ibilbidean etena egitea erabaki zuten duela zortzi hilabete. Gainera, Raul Olaizola baxu-jotzaileak taldea uzteko erabakia hartu zuela ere adierazi zuen taldeak. Urte berriarekin, Olaizolaren ordezkoarekin hasiko du taldeak ibilbidea berriz ere.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide