Alex Txikon alpinistak erronka berria du aurretik, hirugarren aldiz saiatuko baita Everest neguan igotzen. Antartidara joango da aurrena, bertan bide berriak irekitzeko. Ondoren, Himalayara abiatuko da, Ama Dabla eta Everest igotzeko helburuekin. Abenturarekin hasi aurretik, baina, Txikonek geldialdia egin du Aizarnan Suku Maya eta haren familia bisitatzeko.
Txikonek sare sozialetan jakinarazi duenez, Pumori, mendiaren alaba dokumentalak sari bat jaso du Bulgariako Bansko Mendi Zinema Jaialdian, eta jasotako oroigarria Mayari emateko aprobetxatu du Aizarnan egindako geldialdia. Pumori, mendiaren alaba dokumentalak 2001ean Pumori mendira eginiko espedizioan hil ziren bost euskal mendizaleen eta Suku Mayaren istorioa kontatzea du.
Aizarnara ez ezik, Nepalera ere eramango du oparia Txikonek. Mayaren familia Nepalen bizi da gaur egun, eta goimendizaleak hara egingo duen bidaia aprobetxatuko du Mayaren anaiari enkargu bat emateko.