Heriotzaz lasai hitz egiteko Death Cafe saioak indarra hartzen ari dira eskualdean. Leku batean baino gehiagotan egiten dituzte halako tertuliak, eta orain, Aizarnara ere iritsi dira. Hain zuzen ere, abenduaren 18an egingo dute kafearen bueltako solasaldia, 18:00etatik 19:30era bitartean, Kultur Etxean. Manex Beristain Azpeitiko saioen sustatzaileak gidatuko du Aizarnako tertulia ere. Izena eman nahi duenak harekin jarri behar du harremanetan, 635 75 39 85 telefonoan.