Bi autoren arteko istripua izan da gaur goizean Zestoan, GI631 errepidean, Zumarrako norantzan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak UROLA KOSTAKO HITZAri jakinarazi dionez, bi ibilgailuk talka egin dute 08:00 aldera, eta horietako bat irauli egin da. Ondorioz, bi lagun zauritu dira. Segurtasun sailaren arabera, istripuak eraginak izan ditu errepidean, eta auto ilara handiak sortu dira A8 errepidean, Bilborako norantzan. Uneotan bost kilometroko auto ilarak daude errepidean. Istripua Arroako ordainsariaren inguruan gertatu da, eta eraginak nabarmenak izan dira errepidean.