Azpeitia eta Zestoa arteko mendi ibilaldia antolatu du Zestoako Agiro mendizale taldeak abenduaren 15erako. Igandean, 09:00etan Azpeitirako autobusa hartuko dute Zestoako geltokitik, eta gero oinez Azpeititik abiatuko dira. Aitz Bakarretik eta Ondarbasotik igarota, Zestoara arteko bidea egingo dute. Mugi txartela eta hamaiketakoa eramatea gomendatu diote parte hartzaileei Agirokoek.