Joseba Irazoki eta Lagunak-en eta Gaizka Insunzaren kontzertuak izango dira ostiralean, abenduaren 13an, Zestoako Gaztetxean. 22:30ean hasiko da kontzertua. Sarrera bost eurokoa izango da.
Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak Zu al zara? lana aurkeztuko du Zestoako Gaztetxeko kontzertuan. Disko hau iazko urte amaieran plazaratu zuen Berako musikariak, eta ordutik beste disko bat ere argitaratu du, hau ere Bidehuts etxearekin, pieza instrumentalez osatutako Ez-nostalgia, alegia.
Gaizka Insunza, berriz, Audience taldeko gitarra jotzailea eta abeslaria da, eta orain dela hilabete gutxi batzuk atera du bere bakarkako lehen lana, musikariaren izen bereko Gaizka Insunza. Honek ere Irungo Bidehuts etxearekin atera du diskoa.