Berrerabiltzeko moduan dauden jostailuen bilketa eta salmenta egingo du herritar talde batek asteburuan Zestoan. Hain zuzen ere, jostailu bilketa ostiralean egingo dute plazan, 17:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbatean salduko dituzte horiek. Salmentarako gunea ere plazan jarriko dute 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Jostailuak bi euroren trukean salduko dituzte, eta bildutako dirua Caritasera bideratuko dute.