Auto batek istripua izan du Aizarnan, eta gidaria ospitalera eraman dute

Urola Kostako Hitza 2019ko abe. 10a, 12:45

GI-3730 errepidean gertatu da ezbeharra, 11:45 inguruan. Ibilgailua bidetik atera da, eta hesi bat jo du. Emakume bat zauritu da, eta Donostia ospitalera eraman dute.

Auto batek istripua izan du gaur 11:45 inguruan, Zestoan, Aizarna auzoan. GI-3730 errepidean gertatu da ezbeharra, Errezilerako noranzkoan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, autoa errepidetik atera da, eta hesi bat jo du. Gidaria zaurituta eraman dute Donostia ospitalera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide