Sardiniako euskal aztarnak jarraituz, Euskararen Egunean

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 4a

Euskararen Eguna ospatzeko, Juan Martin Elexpuruk hitzaldia eskaini zuen atzo, asteartea, Zestoako Portale kultur elkartean, hango AEK-k eta Urolako Napar Zuzterrak taldeak antolatuta. Euskararen aztarnak Sardinian? liburua ardatz hartuta, Italiako irla horrtetako euskal toponimiari errepasoa eman zion filologoak, eta sardinierak eta euskarak duten antzekotasunen inguruan ere aritu zen solasean. Saioaren ondoren, AEK-ko irakasle zein ikasleek modakua egin zuten Gure Txokoa elkartean, Euskararen Eguna elkarrekin igarotzeko asmoz.

(Argazkiak: Zestoako AEK)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide