Elkanoren mundu birari buruz hitzaldia izango da gaur, Zestoako Portalen

Urola Kostako Hitza 2019ko abenduaren 4a

Axier Lopez 'Argia'ko kazetariak eta Elkanori Bira mungimenduko kideak eskainiko du Zestoako hitzaldia.

Axier Lopez Argiako kazetariak eta Elkanori Bira herri mugimenduko kideak hitzaldia eskainiko du gaur, abenduak 4, 19:00etan hasita, Zestoako Portale kulturgunean. Elkanoren mundu bira, zer dugu ospatzeko? Zer dute ezkutatzeko? gai hartuta jardungo du hizketan Lopezek gaurko solasaldian. Urolako Napar Zuzterrak eta Portale kultur elkarteak elkarlanean antolatutako saioa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide