Zestoako San Juan fundazioak Eusko Jaurlaritzaren urrezko aitzortza jasoko du

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 29a

Kudeaketaren arloan Eusko Jaurlaritzak egiten duen aitortzarik handiena jasoko du Zestoako San Juan fundazioak: Urrezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria. Aitortza horrekin praktika aurreratuak dituzten erakundeak saritzen ditu jaurlaritzak.

Zestoako San Juan fundazioak Eusko Jaurlaritzaren hirugarren sektoreko Urrezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jasoko du. Sari horrekin praktika aurreratuak dituzten erakundeak saritzen ditu jaurlaritzak, eta urrezko saria da aitortzarik handiena. 

Aurten, 26 erakundek jasoko dituzte Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren sariak. Abenduaren 18an, asteazkena, egingo dute sarien banaketa ekitaldia, Gasteizko Europa Jauregian, 18:30ean hasita. 

 2015ean Zilarrezko A lortu zuen Zestoako fundazioak. Gaur egun, Zaharren Egoitza, Eguneko Zentroa eta Etxebizitza Babestuak kudeatzen ditu, eta guztira 55 erabiltzaileri eskaintzen dizkie zerbitzuak. Aurten 100 urte bete ditu. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide