EH Bilduk euskal errepublikaren alde egingo duen manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2019ko aza. 29a, 10:31

Abenduaren 6an manifestazioa egingo du EH Bilduk Bilbon, euskal errepublika aldarrikatzeko. Ekitaldira joateko autobusak antolatu dituzte eskualdean.

EH Bilduk deituta, manifestazioa egingo dute datorren ostiralean, abenduak 6, 12:00etan hasita, Bilbon. Espainiako Konstituzioa onartu zen egunaren urteurrenean, euskal errepublikaren aldeko aldarrikapena kalera aterako dute, Bilbo zeharkatuz. Bihotz Sakratutik abiatuko da martxa. EH Bilduren nahia da "demokrazian, eskubide zibil eta politikoen defentsan, pentsio duinetan eta gizarte feminista baten eraikuntzan" aurrera egitea, eta, horregatik, Aurrera egiteko, euskal errepublika izango da leloa.

Eskualdeko herrietatik autobusa antolatu dute hara joateko. Interesatuek honako leku hauetan eman behar dute izena: Aizarnazabalen, Uztarri tabernan; Azkoitian, Zakelan edo Zurten; Azpeitian, Orkatzen; Errezilen, Erniopen edo Dendan; Getarian, Harritarten; Zarautzen, Arrano eta Eguzki tabernetan; Zestoan, Koioten; eta Zumaian, Inpernupen..

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide