Zestoako San Juan egoitzako langileen elkartasun keinua, mobilizatzen ari diren egoitzetako langileei

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 28a

Lan hitzarmen duin baten alde mobilizatzen ari diren adinekoen egoitzetako langileei elkartasuna adierazi diete Zestoako San Juan egoitzako langileek.

Zestoako San Juan egoitzako langileek elkartasuna adierazi diete lan hitzarmen duinaren alde mobilizatzen ari diren adinekoen egoitzetako langileei. Era berean, gogorarazi dute azaroaren 28rako helduen egoitzetan grebara deitu duela LAB sindikatuak. Gipuzkoako helduen egoitzetako lan hitzarmena "orain" behar dela aldarrikatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide