Zigor Iturrieta sukaldariak haurrentzako saioa emango du gaur zortzi Zestoako Portalen

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 21a

Gosari eta merienda osasuntsuak prestatzen irakatsiko die 6 eta 12 urte artekoei. Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, hilaren 26rako. Kopuru mugatuarentzako izango da saioa.

Zestoako Portale kultur elkarteak haurre zuzendutako sukaldaritza saioa antolatu du gaur zortzirako, azaroak 28. Zigor Iturrieta sukaldaria izango da egun horretan Portalen, gosari eta merienda osasuntsuak prestatzeko aholkuak eta errezetak azaltzen.

6 eta 12 urte artekoei zuzenduta dago Iturrietak datorren ostegunean 18:00etatik 19:30era arte emango duen tailerra, eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Hilaren 26a arteko epea jarri dute horretarako antolatzaileek, kopuru mugatuarentzako lekua izango dela ohartarazita. Izena emateak bi euro balio du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide