Dozenaka gazte elkartu dira Zestoan faxismoaren aurkako jardunaldietan

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 18a

Joan den larunbatean faxismoaren aurkako jardunaldiak izan ziren Zestoako Gaztetxean, eta dozenaka herritar bildu zen bertan. 'Faxismoa XXI. mendean' hitzaldia entzuteko aukera izan zen jardunaldietan, eta ondoren, Boliviako indigenen eta langileen aldeko kontzentrazioa izan zen plazan.

Faxismoaren aurkako jardunaldiak Zestoako Gaztetxean. (Gedar)

Urolako Gazte Koordinadora Sozialistak eta Zestoako Gazte Asanbladak antolatuta, faxismoaren aurkako jardunaldiak izan ziren joan den larunbatean, hilak 16, Zestoako Gaztetxean. 18:30ean hasi ziren ekitaldiak, Faxismoa XXI. mendean hitzaldiarekin, hain zuzen ere; bertan, Boliviako egungo egoera izan zuten hizpide hizlariek. Horren ostean, Faxismoa errotik borrokatu, gazte langileok tinko lemapean kontzentrazioa egin zuten plazan, eta elkartasuna adierazi zieten Boliviako indigenei eta langileei. Egunari amaiera borobila emateko, afaria izan zen Gaztetxean, eta ondoren, Ondarru Crew musika taldeak kontzertu akustikoa eskaini zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide