Zestoan EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2019ko azaroaren 10a

Botoen %46,16 eskuratu ditu koalizioak, eta EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena, botoen %35,84 eskuratuta. Hautesle erroldaren %67,58k eman du gaur botoa; azken hauteskundeekin alderatuta, lau puntu egin du behera parte hartzeak.

Zestoan EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien gaur egin diren Espainiako Kongresurako hauteskundeetan; guztira, 859 boto (%46,16). EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena, 667 botorekin (%35,84). Elkarrekin Podemosek, berriz, 191 boto jaso ditu (%10,26), eta PSOEk 98 boto (%5,27). PPk hogei boto eskuratu ditu (%1,07), Voxek zazpi (%0,38), PACMAk bost (%0,27), Ciudadanosek hiru (%0,16) eta PUM+J alderdiak boto bat (%0,05). Hamar boto zuri jaso dituzte hauteslekuetan, eta beste bost baliogabeak izan dira.

Zestoan 2.761 herritarrek zuten botoa emateko aukera, eta horien %67,58k eman dute gaur botoa. Parte hartzeak behera egin du azken hauteskundeekin alderatuta; orduko hartan, hautesle erroldaren %71,79k eman zuen botoa. Apirilaren 28ko hauteskundeetan, 809 boz lortu zituen koalizioak (%41,32). Bigarren alderdi bozkatuena, berriz, EAJ izan zen, 724 botorekin (%36,98). Hirugarren indarra, Elkarrekin Podemos izan zen, 234 botorekin (%11,95), eta PSOE izan zen laugarrena, 136 boto eskuratuta (%6,95). PPk 10 boz jaso zituen, eta gainerako alderdiek 26 boto eskuratu zituzten. Boto zuriak 19 izan ziren, eta baliogabeak 22.

Izan ere, %28,21 abstentzioa izan da gaurkoan, eta %37,42koa zen 2106an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide