Jose Angel Otxoa de Eribe presoaren heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako Zestoan. 19:00etan egingo dute, herriko plazan.
2000. urtean espetxeratu zuten Otxoa de Eribe, ETAren kolaboratzaile izatea egotzita. 2015ean minbizia diagnostikatu zioten baina kartzelan jarraitu zuen joan den uztaila arte. Larriki gaixo zela, orduan eman zioten baldintzapeko askatasuna.
Otxoa de Eriberen heriotzarekin batera, "Estatu Espainiarraren espetxe politika salatzeko" deitu dute gaurko bilkura Zestoan.