Jose Luis Otamendik 'Disoluzio agiriak' liburua aurkeztuko du urriaren 30ean Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 24a

'Disoluzio agiriak' liburua aurkeztuko du Jose Luis Otamendi poeta azpeitiarrak urriaren 30ean, asteazkena, Zestoan. 19:00etan izango da hitzordua, Portale kulturgunean.

Jose Luis Otamendi 'Disoluzio agiriak' liburuarekin. (Maialen Etxaniz)

Bost urte libururik kaleratu gabe egon ostean, Jose Luis Otamendi poeta azpeitiarrak joan zen martxoan argitaratu zuen Disoluzio agiriak liburua. Datorren asteazkenean, hilak 30, Zestoako Portale Kulturgunean aurkeztuko du liburua, 19:00etan.

Azpeitiarrak liburu hori bizi izan duenaren "testigantza" dela dio. Lotura honetan irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAk Otamendiri egindako elkarrizketa.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide