Zestoako elizako konponketa lanen berri emateko bilera egingo dute ostegunean

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 22a

Juan Mari Olaetxea Donostiako Elizbarrutiko Bikario Nagusiak azalduko ditu azken xehetasunak, 16:30ean, parrokiako Zentroan. Bilera irekia izango da.

2017ko abenduaren 1ean tximista batek jo zuen Zestoako parrokiako kanpandorrea, eta ondorioz, kanpandorrea ez ezik, barruko hainbat gune ere kaltetu ziren. Ordutik, hainbat konponketa egin dute Zestoako elizan, eta obra horiek nola doazen azaltzeko bilera egingo dute ostegunean, urriak 24. Juan Mari Olaetxea Donostiako Elizbarrutiko Bikario Nagusiak azalduko ditu azken xehetasunak, parrokiako Zentroan. 16:30ean hasiko da bilera, eta nahi dutenentzako irekia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide