Pelax eta The Grace of Dionysusen kontzertuak izango dira ostiralean Zestoako Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 22a

Ostiralean, hilak 25, Pelax eta The Grace of Dionysus taldeek kontzertua eskainiko dute Zestoako Gaztetxean, 22:30ean hasita.

The grace of Dionysus taldea. (The grace of Dionysus)

Zestoako Gaztetxean bi kontzertu ikusteko aukera izango da ostiralean, hilak 25. Alde batetik, Pelax taldea igoko da agertokira, eta beraien kantu berriak entzuteko aukera izango da bertan. Bestetik, The grace of Dionysus Zumaiako taldea entzuteko aukera izango da, eta besteak beste, iaz argitaratu zuten Katharsis diskoko abestiak kantatuko dituzte Zestoan.

Hona hemen The grace of Dionysus taldearen Glamsy abestiaren bideoklipa:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide