Portale Kultur Elkarteko bazkideen batzarra egingo dute bihar

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 22a

Zestoako Portale kulturgunea ireki zutenetik hona izandako ibilbidea izango dute hizpide bihar, asteazkena, Portaleko bazkideen batzarrean. 19:00etan hasiko da batzarra, eta ondoren, mokadutxoa egiteko aukera izango da.

Joan zen urtean zabaldu zituen ateak Portale kulturguneak, eta bihar, asteazkena, Zestoako Portale kulturgunearen lehenengo urteurreneko bazkideen batzarra izango da.

Kulturgunea ireki zenetik gaur arteko ibilbidearen nondik norakoen inguruan hitz egingo dute batzarrean. Batetik, bazkideen parte hartzea nola indartu, orain arteko ekintzak baloratu nahiz etorkizuneko ekintzak zeintzuk izango diren zehaztuko dituzte bertan; eta bestetik, kultur elkartearen urteko balorazio orokorra eta bazkideen balorazioa ere egingo dute.

Batzarra amaitu ostean, mokadutxoa egiteko aukera izango da kulturgunean.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide