Laiak dendak antolatuta, VI. Ardo Dastaketa egin dute gaur Zestoan, eta dozenaka lagun elkartu dira bertan. 12:30etik 14:30era bitartean, hainbat eratako ardoak probatzeko aukera izan da, kiroldegiaren pareko aterpean. Besteak beste, honako upategi hauetako ardoa dastatu ahal izan da: Aimarez, J. Guzman Aldazabal, Rioja Bordon, Monteabellon, Altos de Torona, Urraki Gourmet, Lapazaran eta R. Laorden Winwes. Gainera, edatekoari laguntzeko, Exclusivas Mardu, Maisor, Basatxerri eta Lopene harategiko pintxoak prestatu dituzte. Ustekabe txarangak girotu du dastaketa, eta giro ederra nagusitu da.
Hona hemen gaurko irudiak: