Ikasjolas egitasmoan parte hartu nahi dutenekin bilera egingo dute astelehenean, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 17a

Guraso euskaldunak ez dituzten haurrei etxeko lanak euskaraz egiten laguntzea da Ikasjolas proiektuaren helburua. Boluntarioekin bilera egingo dute astelehenean, 17:00etan, Gaztelekuan.

Ikasjolas egitasmorako boluntario bila dabiltza Caritas eta Zestoako Gaztelekua. Proiektua 2017an jarri zuen martxan Caritasek Zestoan, guraso euskaldunak ez dituzten haurrei etxeko lanak euskaraz egiten laguntzeko. Ikasjolaseko saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara bitartean, gaztelekuan. Bertan parte hartu nahi duten boluntarioekin bilera egingo dute astelehenean, urriak 21, 17:00etan, gaztelekuan bertan. Bilerara joan ezin duten interesatuek gaztelekuan edo 688 68 40 29 telefonoan izena emateko aukera dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide