Arroagoian azaroaren 16an egingo den bertso afarirako txartelak, salgai

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 16a

Bertso afaria izango da Arroagoian azaroaren 16an, eta dagoeneko eros daitezke txartelak 25 euroren truke. Maddalen Arzallusek eta Aitor Salegik kantatuko dute afarian, eta ondoren, DJ pajaritok girotuko du gaua. Azaroaren 13a izango da afarirako txartelak erosteko azken eguna.

Arroagoian bertso afaria antolatu dute azaroaren 16rako, eta hara joateko txartelak salgai daude dagoeneko. Maddalen Arzallus eta Aitor Salegi arituko dira kantuan Arroagoiko herri etxean, 21:00etatik aurrera. Afalostean, berriz, DJ Pajaritok alaituko du gaua.

25 euroren truke eskuratu ahal izango dira bertso afarirako txartelak Zestoako Portale tabernan, Zumaiako frontoian nahiz 678 61 59 96 telefonora deituta. Horiek erosteko azken eguna azaroaren 13a, asteazkena, izango da. Entsalada, bakailao tortilla, txuleta, gazta irasagarrarekin, kafea eta edaria sartuko dira afariko menuan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide