VI. Ardo Dastaketa egingo dute larunbatean Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko urr. 14a, 15:29

12:30etik 14:30era bitartean, zortzi upategitako ardoa dastatu ahal izango da Lizenziadonekoa plazatxoan. Pintxoak ere jarriko dituzte edatekoari laguntzeko.

Laiak dendak antolatuta, VI. Ardo Dastaketa egingo dute Zestoan datorren larunbatean, urriak 19. 12:30etik 14:30era bitartean, hainbat eratako ardoak probatzeko aukera izango da, Lizenziadonekoa plazatxoan. Hain zuzen ere, honako zortzi upategi hauetako ardoa izango da aurtengo edizioan: Aimarez, J. Guzman Aldazabal, Rioja Bordon, Monteabellon, Altos de Torona, Urraki Gourmet, Lapazaran eta R. Laorden Winwes. Gainera, edatekoari laguntzeko, Exclusivas Mardu, Maisor, Basatxerri eta Lopene harategiko pintxoak dastatu ahal izango dira. Ustekabe txrangak girotuko du dastaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide