Errautsak hauspotzen proiektua aurkeztuko dute asteazkenean, urriak 16, Zestoako Portale kultur elkartean. Urola Erdiko trikitia 1960-70 hamarkaden artean nola garatu zen jasotzen duen dokumentala, liburua eta bideografia bilduko ditu egitasmoak. Trikigiro kultur elkarteak, Kulturaz kooperatibak eta Portalek antolatu dute aurkezpena. 19:00etan hasiko da ekitaldia.