Zestoan ere hasi dituzte pentsio duinak aldarrikatzeko protestak

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 10a

Azken bi astelehenetan egin dituzte jubilatuek eta pentsiodunek protestak Zestoan, eta datorren astelehenean ere egingo dute. 12:00etan elkartuko dira, Gurutzean.

Beste hainbat herritan bezala, Zestoan ere hasi dituzte pentsio duinak aldarrikatzeko protestak. Gurutze jubilatuen elkarteak eta 3Z taldeak deituta, dagoeneko bi elkarretaratze egin dituzte herrian, azken bi astelehenetan. Sustatzaileek azaldu dutenez, "oso baikorra" izan da herritarren erantzuna. Datorren astelehenean, urriak 12, beste elkarretaratze bat egingo dute, 12:00etan, Gurutzean. "Bizitzak urtero igotzen duena (KPI) automatikoki pentsioei aplikatzea eskubide bat da, eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa izatea oinarrizko eskaera bat", azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide