Zestoako Agiro mendi klubak antolatuta, Zarautzen ospatu zen Kilometroak festara mendiz mendi joan ziren hainbat herritar atzo. 43 haur eta heldu batu ziren ibilaldira, eta Zestoako Gurutzetik abiatuta, Aizarnazabal eta Indamendi zeharkatu zituzten mendizaleek. Ondoren, Zarautzen Kilometroetako ibilbidea egin zuten hara bertaratu zirenek, eta guztira, 14 kilometro eta erdi egin zituzten oinez. Hona hemen atzoko irudi batzuk: