Hondakinak gaika bereiztuta botatzeko zaborrontzi gehiago izango dituzte eskura Zestoan aurrerantzean. Bi zakarrontzi bakarrik zeuden toki batzuetan lau jarri ditu Zestoako Udalak, eta zakarrontzirik ez zegoen beste toki batean ere jarri ditu berriak.
Udalak azaldu duenez, aurreko agintaldian hasitako lanak osatzera dator neurri hau: "Aurreko Udal Gobernuak zaharkituta zeuden hainbat zakarrontzi erretiratu eta haiek zeuden lekuan berriak jarri zituen. Aldaketa egiterakoan, ordea, hainbat puntu osatu gabe geratu ziren, bi zakarrontzirekin (horia eta grisa) edo bakarrarekin. Hori dela eta, Ingurumen Batzorde berriak hainbat puntu osatu eta berri bat sortzea proposatu zuen".
Erdikalean, Laranjadi plazan, Arteagako geltokian, Gesalaga kalean eta Lauiturrieta inguruan osatu dituzte lehendik zeuden zakarrontzien guneak, eta gune berria sortu dute Azpeitirako autobus geltokian.