Kirol eremuan komunikazio ez bortitza zaintzeko hitzaldia antolatu du Zestoako Ekain guraso elkarteak

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 3a

Eskolako jangelan egingo dute solasaldia, asteazkenean, 17:30etik 19:30era, eta Nerea Mendizabal izango da hizlaria.

Zestoako Ekain guraso elkarteak antolatuta, Nerea Mendizabalek Komunikazio ez bortitza hitzaldia eskainiko du asteazkenean, urriak 9an. Kirol eremuan komunikazioa zaintzearen garrantziaz hitz egingo du psikopedagogo zestoarrak. Mendizabalek komunikazio ez bortitzaren inguruko Elkarrekin hazi liburua kaleratu du. Saioa eskolako jangelan egingo dute, 17:30etik 19:30era, eta umeen zaintza zerbitzua eskainiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide