Zestoako Gazte Asanbladak ikasturte hasierako batzarra egingo du etzi

Urola Kostako Hitza 2019ko urriaren 2a

Zestoako Gaztetxean egingo dute bilera ostiralean, 21:30ean hasita. Bertan, hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola ikasturteko plangintza eta asanblada barruko lantaldeen jarduna. Zestoako Gaztetxeak 30 urte bete zituen apirilean, eta denborrak aurrera egin duen arren, gaur gaurkoz bizi-bizirik eta proiektu berriei heltzeko gogotsu dago Zestoako Gazte Asanblada. 

Ikasturteari ekiteko prest dira Zestoako Gazte Asanbladako kideak, eta lanean hasita badaude ere, ostiralean, urriak 4, egingo dute ikasturte hasierako batzar irekia, 21:30ean hasita. Hitzordua Zestoako Gaztetxean jarri dute, eta herriko gazteei bertaratzeko deia egin diete gazte asanbladako kideek. Ostiraleko batzarrean hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola ikasturteko plangintza eta asanblada barruko lantaldeen jarduna. Modu horretan, batzarrera bertaratzen diren lagunek gazte asanbladako azpitaldeek zein gai jorratzen dituzten eta zer egiten duten sakonean ezagutzeko aukera izango dute. Azalpenak eman ez ezik, gazteen zalantzak eta proposamenak entzun eta erantzungo dituzte Zestoako Gaztetxeko kideek. 

Joan zen apirilean 30 urte bete zituen Zestoako Gaztetxeak, eta denborrak aurrera egin duen arren, gaur gaurkoz bizi-bizirik eta proiektu berriei heltzeko gogotsu dago Zestoako Gazte Asanblada. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide