Datorren igandean, hilak 6, mendi irteera izango da Agiro mendi klubak antolatuta. Zestoako gurutzetik abiatuko da txangoa 09:00etan, eta Aizarnazabal nahiz Indamendi igaro ostean Zarautzen amaituko da ibilbidea. Hain zuzen ere, igandean Zarautzen Kilometroak jaia ospatuko dute, eta irteera amaitu ostean han geldituko dira txangora doazenak. Guztira, 14,5 kilometroko ibilbidea izango dela adierazi dute antolatzaileek, eta mendi irteeran parte hartzeko nahikoa izango da gurutzera azalduta.