Irailaren 25ean 34 urte bete ziren GALek Xabin Etxaide zestoarra eta beste lau euskal herritar hil zituela Baionako Monbar hotelean. Urtemuga gogoratzeko eta Etxaide omentzeko ekitaldia egin dute gaur, zapatua, hainbat lagunek Zestoan, Etxaideren oroitarriaren aurrean.
Plazatik oroitarrira kalejiran joan dira dozenaka lagun, txistulariek lagunduta, eta txalaparta doinuz hasi dute ekitaldia. Zestoako ezker abertzaleko kide batek hartu du hitza, eta ondoren bertsolarien nahiz dantzarien txanda izan da. Ekitaldia bukatzeko, hainbat lagunek krabelin gorriak utzi dituzte oroitarriaren aurrean; tartean, Etxaideren amak eta hainbat senidek. Ondoren, Eusko gudariak abestu dute omenaldian parte hartu duten herritarrek.
Goizean, ohiko moduan, Ertxiña mendira igo dira dozenaka lagun eta han hamaiketakoa egin dute, Etxaideren omenez.
Hona hemen, gaurko ekitaldiko irudi batzuk: