Asfaltatze lanak egingo dituzte asteburuan AP-8 autobidean, Zestoa eta Deba artean

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 26a

Ostiraleko 22:00etatik igandeko 18:00ak arte itxi egingo dituzte Bilbo alderako erreiak, eta Behobia alderako erreietako batetik bideratuko dute trafikoa.

AP-8 autobidean zorua asfaltatzeko lanak egingo ditu asteburu honetan Bidegik Zestoa eta Deba artean, eta trafikoan eragina izango dute lanok.

Ostiraleko 22:00etatik igandeko 18:00ak arte itxi egingo dituzte Bilbo alderako erreiak, lanak egiteko. Trukean, Behobia alderako erreietako batetik bideratuko dute trafikoa autobidearen zati horretan, Bilbo aldera doazen ibilgailuentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide