Zestoako Kultur Mahaiak ikasturte berriko lehen bilera deitu du

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 26a

Urriaren 3an elkartuko dira, 19:00etan, Kultur Etxean.

Ikasturte berriari begira, lehen bilera egingo du Zestoako Kultur Mahaiak, urriaren 3an, osteguna. 19:00etan elkartuko dira herriko kultur kontuez hitz egiteko, Kultur Etxean. Kultur Mahaiko kideek taldeetako ordezkariak zein norbanakoak animatu dituzte bileran parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide