Iago Magoren ikuskizuna izango da igandean, Zestoan

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 25a

19:00etan hasiko da mago azpeitiarraren emanaldia, Portalen. Atzo Zestoako kultur elkartera bertaratu zirenek, bestelako ikuskizun batez gozatu ahal izan zuten. Izan ere, Hiromi Yoshidak eta Azpeitiko Rakugo Taldeko kideek rakugoak kontatu zituzten dozenaka lagunen aurrean.

Iago Magok emanaldia eskainiko du datorren igandean, hilaren 29an, Zestoako Portale kultur elkartean. 19:00etan hasiko da mago azpeitiarraren ikuskizuna, hark hainbat truko egingo dizkie umeei zein helduei. 

Japoniako kultura, euskaraz

Horrez gain, rakugoak ezagutzeko eta euskaraz entzuteko aukera izan zuten zestoarrek atzo iluntzean Portalen. Hiromi Yoshidak eta Azpeitiko Rakugo Taldeko Arantzazu Maizek, Maider Ibargurenek eta Axen Escaladak Japoniako ahozko literatura tradizionalaren erakusgarri diren ipuinak kontatu zituzten dozenaka lagunen aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide