Benito Lertxundi musikariak kontzertua eskainiko du urriaren 26an, larunbata, Zestoan. Udal Kiroldegian izango da emanaldia, 21:00etan hasita. Sarrerak Zestoako Turismo Bulegoan eros daitezke, eta Interneten ere eskura daitezke, honako lotura honetan.
Ospakizun gauean izena du musikari oriotarraren azken lanak, eta disko horretako abestiak nahiz zaharragoak eskainiko ditu zuzenean. Iaz elkarrizketa egin zion UROLA KOSTAKO HITZAk Lertxundiri, eta lotura honetan irakur daiteke.