1985eko irailaren 25ean, GALek Xabin Etxaide zestoarra eta beste lau euskal herritar hil zituen, Baionako Monbar hotelean egindako atentatuan. Haren hilketaren 34. urteurrenaren harira, hainbat ekintza egingo dute beste urte batez Zestoan. Larunbatean, 09:00etan, mendi irteera egingo dute Ertxiñera, eta 13:00etan ekitaldia egingo dute Etxaideren omenezko monolitoan. Kalejiran joango dira hara, plazatik.